Edukira joan

Henrietta Barnett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrietta Barnett

Bizitza
JaiotzaClapham, 1851ko maiatzaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHampstead Garden Suburb, 1936ko ekainaren 10a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Samuel Augustus Barnett (en) Itzuli  (1873 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hirigilea, pedagogoa eta gizarte-langilea
Jasotako sariak

Find a Grave: 7629610 Edit the value on Wikidata

Henrietta Octavia Weston Barnett, jaiotzez Rowland, (Clapham, Londres, 1851ko maiatzaren 4a - Hampstead, Londres, 1936ko ekainaren 10a) ingeles gizarte-erreformatzaile, hezitzaile eta idazlea izan zen. Samuel Augustus Barnett senarrarekin batera "University Settlement" izenekoa sortu zuen Toynbee Hallen (Londresko East End-en). Horrez gain, Hampstead Garden Suburb ereduaren alde egin zuten.

Clapham-en jaioa, Henriettak Monica Margaretta Ditges eta Alexander William Rowland izan zituen guraso.[1] Ama txikitan galdu zuen. Aitak, Macassar Oil Companyrekin lotutako enpresaburu aberatsa zenak, bera eta bere zazpi neba-arrebak hazi zituen Londresko eta Kent-eko etxeen artean. Bere ahizpetako bat, Alice Hart, filantropoa izan zen.[1][2]

16 urterekin, Haddon ahizpek zuzendutako eta James Hintonen eragina zuen Devongo barnetegi batera bidali zuten Henrietta, non altruismo sozialaren aldeko apustua egin zuten.[1]1869an, aita hil zenean, Henrietta bi ahizpekin Bayswaterrera joan zen bizitzera, eta han Octavia Hill gizarte-aktibista eta etxebizitza-erreformatzailea ezagutu eta lagundu zuen.[3] Besteak beste, Hill-ek John Ruskinen ekarpenak irakatsi zizkion.

Gizarte-erreformatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hill-i esker, Henriettak Samuel Barnett kalonjea ezagutu zuen, 1873an ezkondu ziren. Ezkonberriak Whitechapel auzoko St Jude's parrokiara mugitu ziren, bertako pobreen baldintza sozialak hobetzeko asmoarekin.[4] Henriettak emakumeak eta haurrak bisitatu zituen batez ere, garai hartan Whitechapelen aritzen ziren 2.000 bat prostituta barne.[2]

1875ean, Henrietta parrokiako emakume zaindaria bihurtu zen, eta hurrengo urtean Forest Gateko Poor Law barrutiko eskoletako eskola-arduradun izendatu zuten.

Metropolitan Association for Befriending Young Servants (1876) ekimenean ere lagundu zuen, Jane Senior-ekin; neska prostitutak, gaizkile edo alkoholiko ez bihurtzeko helburuarekin etxeko zerbitzari bezala hezten zituzten.[1]1880tik aurrera, Henrietta Barnettek Homes for Workhouse Girls sustatu zuen.

1877an, auzo pobreetako haurrak oporretara bidaltzeko esperimentua sustatu zuten Barnettarrek, Children's Fresh Air Mission (Off to the Country) izenarekin hazi eta 1884an Children's Country Holiday Fund bihurtu zen.[5][1]

1891n London Pupil Teachers Association sortu zuen, National Association for the Welfare of the Feeble-Minded (1895) elkarteko lehendakari-ordea izan zen, baita National Union of Women Workers (1895–96) eta State Children's Aid Association-eko kidea.[6]

Toynbee Hall, 1902

1884an, bikoteak Toynbee Hall martxan jarri eta bertan bizitzen hasi ziren.[7] Egoitzari Arnold Toynbee historialari ospetsuaren izena jarri zioten, langileriaren hezkuntza eta klase sozialen arteko banaketa murriztearen alde egin zuenari. Toynbee Hallera egindako bisita bati esker Jane Addamsek Hull House sortu zuen, Chicagon.

Hampstead Garden Suburb

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Evergreen Hill, Spaniards Road
Henrietta Barnetten etxe ohia, Hampstead-en.

1889an bikote ekintzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen Hampstead-eko Spaniard's Enden. Ebenezer Howard eta etxebizitzen garapen mugimendu eredua hartuta (garai hartan, Letchworth Garden City zen eredu) eta Toynbee Hall-en printzipioetan oinarrituz, Henriettak lorategi-komunitario baten ikuspegia zuen, non klase guztiak elkarrekin bizi zitezkeen giro arin eta aireztatu batean, ederki diseinatutako etxebizitza eta lorategiekin, baita gertuko Hampstead Heath-en zati bat Eton College-ren garapenetik babestuz ere.[8][9] Hasteko, batzorde bat sortu zuen, 43.000 £ bilduz eta Heath-en 80 hektarea erosiz.[10][9] Ondoren, 1904an, Golders Green-en iparraldeko linearen luzapen ireki berrian zehar 243 akre lur erosi zituzten.

Raymond Unwin eta Sir Edwin Lutyens arkitektoen ahaleginen bidez garatutako lorategi-hiri eredua 800 akre baino gehiago izatera iritsi zen, Hampstead Garden Suburb bihurtu zen.[11] 1909an, helduentzako hezkuntza-institutu bat ireki zen Hampstead Garden Suburb berriaren erdian, kultura-programekin eta eztabaida-taldeekin. Ondoren, neskentzako eskola bat sortu zen eta Henrietta Barnett School izena jarri zioten.[3]

Henrietta Barnett Hampsteaden hil zen 1936an eta senarrarekin batera lurperatu zuten St Helen's Church elizan, Hangleton-en, Ekialdeko Sussex).

Henrietta Barnett hainbat liburu idatzi zituen, senarrarekin batera eta bakarka. Haien ideia kristau-sozialistak Practicable Socialism (1889) eta Toward Social Reform (1909) liburuetan adierazi zituzten.

Henrietta Barnett-en oroigarria, Hampstead-eko lorategian.

Henriettaren lehenengo liburuak etxeko kontuei buruzkoak ziren: The Making of the Home (1885), How to Mind the Baby (1887) eta The Making of the Body (1894), azken hau senarrarekin eta koinatuaren batera idatzia.

Kathleen Mallam-ekin batera, Henrietta Barnett-ek saiakera bilduma bat editatu zuen, Destitute, Neglected, and Delinquent Children (Pan-Anglican papers, 1908).

Senarra hil ondoren, Henriettak Illustrated British Ballads Old and New (1915) amaitu zuen, Canon Barnett: his life, work and friends (1918) biografia idatzi eta saiakerak argitaratu zituen, besteak beste, "Matter that Matter" (1930).

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizarte-erreformatzaile gisa egindako lanagatik, Britainiar Inperioko Ordenako Komandante izendatu zuten 1917an, eta Britainiar Inperioko Ordenako Komandante-Dama 1924an.
  • 1920an, American Federation of Settlements-eko ohorezko presidente izendatu zuten.
  • Bere bizitokietako bat izan zen Wish Roadeneko 45. zenbakian, Hove-n, plaka urdin bat dago, bere omenez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Simkin, John. «Henrietta Barnett» Spartacus Educational.
  2. 1 2 «Henrietta Barnett in Whitechapel a review by Chris Kellerman» Hgs.org.uk.
  3. 1 2 «Henrietta Barnett, social reform and community building» Infed.org.
  4. ↑ (Gaztelaniaz) «Henrietta y Samuel Barnett, un matrimonio de reforma social» Consejo General del Trabajo Social (kontsulta data: 2025-11-12).
  5. ↑ «Our History» CCHF - All About Kids.
  6. ↑ (Ingelesez) Cook, Chris; Weeks, Jeffrey. (1978-10-05). Sources In British Political History, 1900-1951: Volume 5: A Guide to the Private Papers of Selected Writers, Intellectuals and Publicists. Springer ISBN 978-1-349-15936-9. (kontsulta data: 2025-11-12).
  7. ↑ Henrietta Barnett: Co-founder of Toynbee Hall, teacher, philanthropist and social reformer.. Toynbee Hall.
  8. ↑ «Obituary. Dame Henrietta Barnett» The Times Newspaper.
  9. 1 2 «Dame Henrietta Barnett at 80» The Guardian.
  10. ↑ «Obituary: Dame Henrietta Barnett» The Times.
  11. ↑ Hampstead Garden Suburb Trust. .
  12. ↑ (Ingelesez) «The Calendar» The Church of England.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]