Jon Postel
| Jon Postel | |
|---|---|
(1994) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Altadena, 1943ko abuztuaren 6a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
| Heriotza | Santa Monica, 1998ko urriaren 16a (55 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Van Nuys High School (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1968) Zientzietako Masterra : ingeniaritza Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1966) Zientziatan graduatua : ingeniaritza Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1974) doktoretza : informatika |
| Tesi zuzendaria | David J. Farber (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | informatikaria eta ingeniaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| postel.org… | |
Jonathan Bruce Postel, edo Jon Postel, (1943ko abuztuaren 6a - 1998ko urriaren 16a) informatikari estatubatuarra izan zen.
Oso ekarpen garrantzitsuak egin zituen jatorrizko Interneten garapenean, batez ere estandarrei dagokienez. Ezaguna izan zen, batez ere, Request for Comments izeneko RFC direlakoen editore gisa –Internetekin zerikusia duten estandarrak, metodologiak eta berrikuntzak definitzen dituzten dokumentu multzo bat–, baita IANA hil arte administratzeagatik ere.
Sarearekin zerikusia duen guztiaren estandarizazioan lan egin zuen eta TCP/IP protokolo-familia definitzearen arduraduna izan zen: RFC 791 (IP protokoloa), RFC 792 (ICMP protokoloa) eta RFC 793 (TCP protokoloa).
Beste protokolo batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola SMTP (posta elektronikoa) eta DNS (izenen ebazpena).[1]
Akademiko askoren iritziz, Jon Postel «sareko pertsonarik boteretsuena» izatera iritsi zen, eta Etxe Zuria ere Postekin konfiantza osora iritsi zen DNSaren (domeinu-izenen sistema) azpiegitura maneiatzeko eta planifikatzeko.[2]
Internet Society elkarteak Postel Saria ezarri zuen haren omenez, baita Postel Center zentroa ere Informazio Zientzien Institutuan (ISC).
Vint Cerf-ek bere obituarioa idatzi zuen, «RFC 2468» bezala argitaratua, Postel eta bere obraren oroimenez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El 23 de junio de 1983 se prueba por primera vez el Domain Name System (DNS)» Agencia SINC (kontsulta data: 2026-04-13).
- ↑ «BBC News | Sci/Tech | 'God of the Internet' is dead» news.bbc.co.uk (kontsulta data: 2026-04-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- postel.org Jon Postelen omenezko gunea.